Kirol orotako batasun ospetsuak, Baionako Société Nautique SNB, pilota sailak ehun baino lizentziadun gehiago du, hauetarik herena emazteak direlarik.
Emazteen saila, gaur egun Magali Carrère-Gée buru duena, 1999an sortua izan da, pilota gehiengoari ireki nahi dieten Maurice Vasseur eta Eric Dibar–ek akuilaturik. Zerotik abiaturik, sail honek, adin eta maila guzietako emazteak ditu, txapelketako gomazko pilota betea eta gomazko pilota hutsa praktikatzen dutenak.
2010ean, SNB-ek bere neska-mutikoen lehiaketa sortzen du. Urrats berri honek klubari aukera ematen dio emazteen pilotari irekia dela frogatzea. Gaur egun, pilotari ospetsuenek parte hartzen dute lehiaketa horretan.
2017an, « Nautiquetak » deitu Nautiqueko neskek, Pilota Polita martxan ezartzen dute! haien kirolaz, trinketaz eta hiriaz errabiaturik, horien promozioa egin nahi dute, egitasmo artistiko baten bidez.
500 aleetan saldu zen lehen edizioaren arrakastaren ondotik, Pilota polita, 2020 ediziorako itzultzen da, emozioen keinupean.